Waterpoloa urte luzez klubari lotuta egon den diziplina da. Fadurako 25 metroko igerilekuan eta Gobelan lan egin dugu, baina azken urteetan kirolari kopuruak gora egin du klubean, eta egitura sendo eta koordinatua sortu da, kategoria guztietan taldeak izanik: eskola, kimuak, haurrak, kadeteak, gazteak eta absolutua.

Nesken proiektu bat ere badaukagu, mutilena baino gaztetxoagoa, baina gure nesken kemenari esker, aurrera begira segitzen dugu.

Hori guztia gure teknikari-taldeak zuzentzen du; waterpolo zale porrokatuak dira: (gutxienez teknikari bat falta zaigu, baina bila ari gara)

Eneko Orozko

Grabriel Otsoantezana

Xabier Vázquez

Rubén Gamiz

Gure atalean badakigu beharrezkoa dela ume bakoitzaren prestakuntza-epeak errespetatzea, eta aldi berean talde-giro batean hazten laguntzen diegu. Apurka-apurka lehiaketetan sartuko dira eta kirol honen magia ezagutuko dute. Kirol honek, izan ere, laguntasunaerrespetua eta gainditze pertsonal eta kolektiboa goratzen ditu.

Talde absolutua talde klasikoa da euskal waterpoloaren barruan, eta gure mutilek borrokan segitzen dute kluba ahalik eta goren mantentzeko. Hainbat jokalari gazte dauzkagu, eta espero dugu luzaro klubari garaipen asko ekarriko dizkiotela.

Gure kluban sartzeko hurrengo dokumentuak bete behar dituzu:

logo-getxo-kirolak

Getxoko Igeriketa Bolue Kirol Elkartearen kolaboratzailea

Legezko oharra

Azkenengo Jarduerak

 
Ereaga Portu zaharra trabezia