KLUBEN ARTEKO BIZKAIKO KOPA

Getxo IW, joan den asteburuan, txapeldun suertatu zen, bai gizonezkoen kategorian bai emakumezkoenean, Bizkaiko IX. Kluben Kopan, 725 eta 679 punturekin, hurrenez hurren.

Banako marka handiak egon ziren, taldekako garaipenetan lagundu zutenak, baina batez ere ondoko hauek aipatu behar ditugu:

  • Magdalena Musons, 100 librean bere Bizkaiko errekor absolutua gainditzen, 57.19rekin, azken 17 urteko markarik onena dena Bizkaian eta Euskadin.
  • Maider Meléndez, Bizkaiko azken 17 urteko markarik onena hausten 50 bular-igeriketan, berarena dena duela aste pare batetik hona, 34.34
  • Jon Alonso, minutu baten muga hausteko zorian 100 estilotan, 1.00.27, Bizkaiko markarik onena azken 18 urtean.

 

Asteburu ikusgarria. Laster, Bizkaiko Sari Handia, Espainiako Kluben Kopa… GOAZEN!

Share on FacebookTweet about this on Twitter

Iruzkina utzi

logo-getxo-kirolak

Getxoko Igeriketa Bolue Kirol Elkartearen kolaboratzailea

Legezko oharra

Azkenengo Jarduerak