Kluba 1979an sortu zenKluba 1979an sortu zen, Club Natacion Fadura izenarekin. Harrezkero, estatu mailan garaipenak lortzen hasi ziren. Fiat, Revuelta, Alday, Van Horenbeke... abizen sonatuak izan ziren hasierako urte haietan. Kide berriekin (Miñambres, Verdejo, De Castro, Pascual, Fente, Muñoz, Latatu, Ibarretxe,...) eta indartsu zetorren gazteriarekin (Pereda, Rodríguez, Berreteaga, Arregi, Elorriaga, Zubiaga, Tirado...) estatuko txapelketetarako lehenbiziko talde-sailkapenak lortu ziren. Hurrengo belaunaldiek, Camarero, Bildosola, Santamaria, Lete, Mustafic, Zubiaur, Barron, Laka... eta gaur egungo Musons, Ibarrondo, Juiz, Zabalo, Gil eta abarrek, klub handi honen figura eta historia handitu baino ez dute egin, gizonen nahiz emakumeen taldeetan arrakasta itzelak lortuz.
Laurogeiko hamarkadaren amaieranBeste alde batetik, laurogeiko hamarkadaren amaieran waterpolo atala sortu zen. Lehenik eta behin igerilari ohiekin, eta gero geure harrobiarekin. Urte arrakastatsu batzuk izan genituen, hainbat sailkapenekin, estatuko ligara igotzeko fasean jokatzeko. Gaur egun, berregituratze eta hazte prozesu baten ondoren, gure 6 taldeez oso harro gaude, urtez urte emaitzak hobetzen dituztelako, etorkizun zoragarri baten aldeko apustua egin araziz.
2005/2006 denboraldia2005/2006 denboraldian, klubak Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkartea izena jaso zuen, eta Getxo markan sartu zen, hazkunde kuantitatibo nahiz kualitatibo izugarriarekin, gure udalerrian ordura arte ikusi gabekoa. Une honetan 300 bazkide dauzkagu taldean, baina guztira 2.000 kirolari inguru egon dira gure historian zehar.
90eko hamarkadaren hasieratik gaur egunera arteEuskal Herriko igeriketan erreferentziazko kluba gara, 90eko hamarkadaren hasieratik gaur egunera arte. Banaka nahiz taldeka nabarmendu gara beti.

GURE SARIEK

Hamabi domina-irabazle baino gehiago 3 hamarkadatan zehar Espainiako igeriketa txapelketetan, kategoria guztietan (alebinak, umeak, junior eta absolutua), bai banaka, bai erreleboetan.

Errekorrak Euskadin, banaka nahiz erreleboetan, 3 hamarkadatan zehar.

Euskal Herriko txapeldunak, banaka nahiz erreleboetan, 3 hamarkadatan zehar.

Nazioarteko igerilariak, Espainiako selekzioarekin.

Euskal Herriko zenbait kopa, emakumeen kategorietan nahiz gizonenetan.

Gaur egun, gizonen taldea eta emakumezkoena, Espainiako Kluben Kopan, 2. dibisioan.

Munduko Master errekorra, erreleboetan, 4×100 libreetan (+120 urte)

Europa Masterreko errekorrak, banaka eta erreleboetan.

Europa Masterreko txapeldunak, banaka eta erreleboetan.

Ur irekietan, banakako txapeldunak euskal zeharkaldi ospetsuenetan, 3 hamarkadatan zehar: Getaria-Zarautz, Lekeitio, Plentzia, Legutiano, Bilboko itsasadarra, Getxo, Ondarroa

Masterreko munduko txapelduna.

Banakako txapeldunak nazioarteko zeharkaldi ospetsuetan: Bocaina, Tabarca-Santa Pola, Leman lakua (Geneva, SUITZA)

2012. urteko markarik onena Gibraltarreko itsasartea zeharkatzen.

logo-getxo-kirolak

Getxoko Igeriketa Bolue Kirol Elkartearen kolaboratzailea

Legezko oharra

Azkenengo Jarduerak

 
Ereaga Portu zaharra trabezia