Klubaren barruan diziplina hau ezinbestekoa da hasiera-hasieratik. 7 urtetik aurrera, adin guztietarako taldeak daude, ordutegi desberdinetan banatuta; denak Fadurako 50 metroko igerilekuan aritzen dira.
Atal honen arduradunak gure teknikariak dira, betidanik kirol honek txundituta izan dituenak:

Beñat Elorriaga

Federatutako taldearen entrenatzailea

Mikel Deba

Federatutako taldearen entrenatzailea

Jorge Aparicio

Eskola mailako taldearen entrenatzailea

Itziar Tardáguila

Eskola mailako taldearen entrenatzailea

Amaia Ibarretxe

Eskola mailako taldearen entrenatzailea eta kirol koordinatzailea

Gure kirolariak gazte-gaztetatik lehiarantz bideratzen ditugu. Horrek ez du esan nahi prestakuntzako beste alderdi batzuk baztertzen direnik, baina klubean bertan sortutako harrobia nahi dugu, eta helburu horrekin egiten dugu lan.

Federatutako taldea talde osatua eta batua da, eta lortzen dituen emaitzak banakako errendimendu pertsonalaren batura baino askoz gehiago dira. Lorpen ugari eskuratu ditu, eta kideen artean esperientzia handiko igerilariak daude, gure inguruan ohikoa dena baino kirol bizitza luzeagoa daukatenak.

Master atal bat ere badago; lanaren planteamendua ez da horren zorrotza, baina erlojuaren aurkako zita bakoitzean bikain aritzen dira.

Gure kluban sartzeko hurrengo dokumentuak bete behar dituzu:

logo-getxo-kirolak

Getxoko Igeriketa Bolue Kirol Elkartearen kolaboratzailea

Legezko oharra

Azkenengo Jarduerak

 
Ereaga Portu zaharra trabezia