GABONETAKO VIII. ITSAS LASTERKETA BERTAN BEHERA GERATU DA

Itsasoaren baldintza zakarren ondorioz eta itsas lasterketako partaideen segurtasuna bermatzeko asmoz VIII. GETXOKO GABONETAKO ITSAS LASTERKETA bertan behera uztea erabaki dugu.

Igerilari guzien segurtasuna ezin dugu bermatu eta ezinbesteak bultzatu gaitu erabaki hau hartzera.

Kontrolatu ezin dugun gertaera honen aurrean, gure borondaterik onena erakutsi nahi dugu, beraz, hurrengo bi aukerak proposatzen dizkizuegu:

– 2018ko Gabonetako Itsas Lasterketarako inskripzioak mantentzea

– Inskripzioaren %50a itzultzea (jaso duzuen egiaztapeneko korreoa, ordainketa-agiria edo NANa aurkeztuz)

Itzultzeak abenduaren 30an 10:00etatik 12:00etara Fadurako instalazioetan egingo dira.

Agur bero bat eta mila esker zuen laguntzagatik

GETXO IW Zuzendaritza-batzordea

Share on FacebookTweet about this on Twitter
logo-getxo-kirolak

Getxoko Igeriketa Bolue Kirol Elkartearen kolaboratzailea

Legezko oharra

Azkenengo Jarduerak