EUSKAL HERRIKO KOPA 2018

Pasadan asteburu honetan (apirilak 21,22) Irungo Azken Portu igerilekuan ospatu da azken urteetako Euskal Herriko koparik onena. Ez da bakarrik igeriketa maila oso altua ikusi dugulako, baizik eta inoiz ikusi dugun parekotasuna egon bait da. Horrenbeste izan zen parekotasuna, txapelketako bi egunak bukatzear zeuden arte ez zen erabaki gure neskak txapeldunak suertatuko zirela, puntu erdiko abantailaz.

Horrez gero, gure neskak Euskal Herriko kopa 2018 Getxora ekarri zuten eta gure mutilak, kriston txapelketa egin ostean, txapeldun ordeak suertatu ziren.

Gauza batzuk kontatu behar ditugu:

  • Mutilen artean, zorigaiztoko azken uneko lesio batengatik, lehen aldia genuen taldean ez zegoela Bildosolarik. Hau, alde batetik ikaratzen zuen Mikel ordezkatzea egundoko erronka bait da eta beste alde batetik ziur guztiak animatu zituela onena ematera bere falta nabaritu ez zedin. Zorionez, topatu genituen mutilak ikaragarrizko forman eta hau entrenatzaileei eskertu beharrekoa da. Horrela erakutsi zuten erabateko taldea direla Yoel Pampin, Mikel Deba eta David Juiz-ek itzelezko tximeleta igeri eginez. David Juiz-ek bere balio-aniztasuna erakutsiz bizkarreko probetan Jorge Gil-ekin batera. Asis Zubiaur-ek bizkarra osatzen eta modu bikainean Jon Alonso laguntzen estilotan. Borja Reinoso eta Beñat Oyarzabal bular zoragarria eginez eta Jokin Olabarrieta aspaldiko partez ikusten ez genuen moduan igeri egiten. Jon Novo eta Bingen Jauregi naiz eta bere markarik onena ez egin proba luzetan erakutsi ziguten zelako poztasunak eman diezazkigukete udako denboraldian.
  • Neskak bere talde onenarekin zihoazten eta ilusio ikaragarria. Horregatik eta lortutako maila fisikoari esker ikusi izan genuen zeinen maila altuan igeri egin zuten Ibarrondo ahizpak libre eta tximeletako probatan. Maider Melendez bere mailarik onena erakutsiz bularreko probatan Itziar Tardaguila beteranoak lagunduta. Izaro Ibañez gaztea primeran laguntzen harrigarrizko probak egin zituen Itxaso Alonsori estilotan. Maria Casillas-ek bere alde onena ateratzen bizkarreko probatan eta Arrate Lopez-ek erakusten zeinen ondo igeri egin dezaketen krolistak bizkarreko probak. Ane Gurtubayk primeran defendatzen proba luzeak eta besteek erantzunik gabe utzi zituen Magy Musons-ek libretako probatan.
  • Guzti honekin, mutilak “bakarrik” lortu zuten bigarrenak geratzea, Bidasoaren atzetik, gaur egun ukaezina den nagusitasuna erakutsi bait zuen.
  • Neskek ordea, asteburu osoa sailkapenaren buru izateko lehiatzen, heldu ziren azkenengo probara, 4×100 estilotako erreleboa, 5´5 puntu Bidasoaren atzetik. Beraz erreleboa irabazten zuenak aurtengo Euskal Herriko koparen Txapelduna suertatuko zen. Gure neskek Bizkaiko errekorra hautsi behar izan zuten, izugarrizko marka onak egin behar izan zituzten guztiek eta halere, Magy Musons-ek beste munduko marka egin behar izan zuen azken metrotan irabazteko.

 

Zorionak neska-mutilak!! Onenak zarete!! Aupa GIW!!

Emaitzak:

EUSKAL HERRIKO KOPA 1

EUSKAL HERRIKO KOPA 2

EUSKAL HERRIKO KOPA 3

EUSKAL HERRIKO KOPA 4

Share on FacebookTweet about this on Twitter
logo-getxo-kirolak

Getxoko Igeriketa Bolue Kirol Elkartearen kolaboratzailea

Legezko oharra

Azkenengo Jarduerak