ESPAINIAKO NEGUKO TXAPELKETA ABSOLUTUA

Azaroaren 23tik 26ra egin zen, Bartzelonan. Getxo IWren izenean Magy Musons, David Juiz, Naia eta Ane Ibarrondo, María Casillas, Maider Meléndez, Arrate López, Beñat Oiarzabal eta Jon Alonso joan ziren.

 

Guztiek ere txapelketa ikusgarria egin zuten, datak goizegi ziren arren eta denboraldiaren hasiera pixka bat latza izan zen arren, aste batzuetan beste instalazio batzuetan jardun behar izan baitute. Bide batez, eskerrak horretan lagundu digutenei.

Magy Musonsek 100 estilotan, 50, 100 eta 200 librean parte hartu zuen. 100 librean finaletik 4 dezimatara geratu zen, eta 50ean lan itzela egin zuen: Bizkaiko azken 17 urteko markarik onena gainditu zuen, 26,61ekin. Erreleboetan funtsezkoa izan zen: neskak ziztu bizian aritu ziren, Bizkaiko zenbait errekor hautsiz. 4×50 estilotan, María Casillas, Maider Meléndez, Ane Ibarrondo eta Magy Musons zortzigarren posturaino sartu ziren sailkapenean, errekorra hautsiz, 1.57.49. 4×100 estilotan ere errekorra egon zen, 4.19.74; oraingoan, tximeleta estiloan Ibarrondotar gazteena aritu zen: Naia. Eta 4×50 librean errekorra, brontzezko domina eta denbora bikainak egon ziren, Magy, Ane, Naia eta Arrate Lópezen eskutik.

Ane eta Naia Ibarrondo 100 metroko finalean sartu ziren, marka ederrekin; Naiak, 1.02.18 markarekin, Bizkaiko eta Euskadiko errekorra gainditu zuen. Denbora bera egin zuten 50 tximeletan, eta finaletik bi dezimatara geratu ziren. Anek, gainera, 100 librea egin zuen. Magyren oso antzeko erregistroarekin, ezin izan zuen finalean sartu, baina 50 librean hartu zuen mendekua, 26.45ekin.

David Juiz finalean sartzeko saria gabe geratu zen, nahiz eta 50 eta 100 tximeletan egin zituen markek ia-ia bidea eman zioten (2 eta 4 dezimatara geratu zen).

María Casillas gure bizkar-igerilariak 50 bizkarreko finala egin zuen, eta txapelketa osoan 29 altuan egon zen; marka ederra. 100 bizkarrean ere ondo.

Jon Alonso, Maider Meléndez eta Beñat Oiarzabalek banakako probak ondo egin zituzten. Alonsok 200 estilotan, Maider eta Beñatek 200 bular-igeriketan.

 

OSO ONDO!!!

Share on FacebookTweet about this on Twitter

Iruzkina utzi

logo-getxo-kirolak

Getxoko Igeriketa Bolue Kirol Elkartearen kolaboratzailea

Legezko oharra

Azkenengo Jarduerak